domingo, 8 de mayo de 2011

ONDAREA DURANGOALDEAN.

Oso pozik hartu dugu berria Durangoaldean! “ Altxor” bat aurkitu dute Askondo haitzuloan, Mañariko Urkioleta auzoan. Paleolitiko garaiko grabatuak aurkitu dituzte!!
Historiaurreko arte-aztarnategi hau Santimamiñeko kobetakoa baino lehenagokoa da, 28.000-18.000 urteetakoa dela diote adituek. Askotariko irudi grafikoak ageri dira: zaldiak, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak, eta abar. Pintura gorriz eginak dira guztiak.
Ikastolak ere berria jaso du. Helbide honetan gehiago irakurri dezakezue.


http://www.kurutziagaikastola.net/web/default.php

Berri honek izandako inpaktua kontuan hartuta, eskolan, haitzuloetan aurkitu izan diren irudiak noizbait ikusi  dituzten galdetuko diegu haurrei. Honekin batera, jolas dibertigarri bat proposatuko diegu "altxor" hau baloratu dezaten; (1º - 2º zikloan egiteko) jolasa; garai haietan nola bizi ziren imaginatzea da. Ondoren material desberdinekin mural bat egingo dugu Mañariako Askondo auzoa erreferentzia izanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario