martes, 17 de mayo de 2011

Antzerkigintza kurutziaga ikastolan

Kurutziaga Ikastolako antzerki taldeak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, ikasturte honetan " Txakur txikirik ez" antzezlana prestatu dute. Maiatzaren 20an San Agustin kulturgunean eskeiniko dute irailetik prestatzen ibili diren lan hau. Horrez gain, 25 urte hauei buruzko erakusketa eta bideoa ere izango dira erakusgai.

Tailerrean parte hartzeko eskaria handia zenez, eskeintza zabaltzea pentsatu dute. Antzerkigintza tailerra, DBHko 2º mailako ikasleei zuzendutakoa izaten da. Urteko 40 bat ikaslek parte hartzen dute eta aurten 44 ikasle egon dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario