miércoles, 4 de mayo de 2011

Natura

Kurutziaga ikastolan, teknologia berriekin inplikatzen hasi dira. Eusko Jaurlaritzak ikasle bakoitzari portatil txiki bat erabiltzeko aukera eskaintzen dionetik are gehiago. Programa honen izena “ ikasys proiektua” da ; ikasleari eguneroko bizitzan (eta gelan) sortzen zaizkion problemak ulertzeko, beharrei egokitutako tresna sendoak ematea du helburu nagusia proiektu honek. Praktiketan, honen funtzionamendua ikusteko aukera izan dut eta esan beharra dago, ikasleak gehiago konzentratzen direla bakarkako lanetan portatilarekin ariketak egiten dituztenean.
Lehen hezkuntzako 2. zikloan ingurunea, natura landuko dute. Aldez aurretik teoria aztertu beharra dago gelan eta ondoren portatilak erabiltzeko aukera dugunez, interneten agertzen den ondorengo helbidean sartuko gara ikasitakoa bereganatu ote duten jakiteko. Era jostagarri batean gainera!! Anima zaitez eta frogatu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario