viernes, 13 de mayo de 2011

Jolasaren garrantzia garapenean

Jolastea funtsezkoa da, garrantzia handiko jarduera bat da garapen egoki baterako. Haurren garapenean koordinazioa eta bestelako gaitasunak  praktikan  jartzen dira.


 Jolasteak eskaintzen dituen onurak honako hauek dira :

-  Gorputzeko mugimenduen koordinazioa erraztu egiten da.
-  Asebetetzen edo gogobetetzen duen jarduera bat da.
-  Sentsazio berriak aurkitzen dira.
-  Irudimena eta sormena garatzen dira.
-  Ikusmenaren eta motrizitatearen arteko koordinazioa errazten da.
-  Musikaren bidez erritmoa barneratzea ahalbidetzen da: auto-kontrola garatzen da.
-  Komunikatzeko beharra eta hizkuntzaren garapena sustatzen da.
-  Norberaren eta testuinguruaren ezagutza errazten da.
-  Besteekin harremanetan jartzeko moduak ikasten dira.
- Gurasoekin lotura afektiboa (atxikimendua) hobetzen da.

Jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da; eta haurraren munduan gertatzen dena azalarazteko modua ere bada: sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak, haien adimenaren eta irudimenaren garapena. Jolas jarduerek haurren garapen psikomotorean, adimenezkoan eta alderdi afektibo eta sozialean dute eragina.

Informazioa artikulu honetatik aterata dago, beraz, gehiago irakurri nahi izanez gero, hau da helbidea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario