martes, 24 de mayo de 2011

"JIMMY POTTOLO ETA ZAPATARIA"

 Bernardo Atxagak txontxongiloentzat idatziriko gidoia da hurrengo ikusiko duzuena. Maskarada Taldeak bere erara egokitu eta panpina, maskara, aktore-sak eta beste elementu batzuekin eskenaratu zuen 1982. urtean.

Hizkuntza eta hizkuntz adierazpena lantzeko antzerkigintzako testu hau bananduko diegu ikasleei. Bakoitzak pertsonai bat antzeztuko du dagokion entonazioa erabiliz:

Klikatu irudian testu zoragarri hau ikusteko.




Ingelesa

Lehen hezkuntzan ingelesa ere ikasi behar da. Hirueledunak izango gara berehala!
Web orri honetan aukera polita eskeintzen da. Klikatu irudian web orrira joateko.

"Ejercicios de ortografia"


Ortografia ikasteko eta gogoratzeko, ondoren, ariketa desberdinak proposatuko dizkiegu ikasleei.
Ziur ondo pasako dutela!!

Klikatu irudian web orrira joateko.

“ batuketen lasterketa”

Jolastearekin batera kalkulu matematikoak egingo ditugu, horretarako web orri honetan sartuko gara eta gelan, denon artean egingo ditugu.


domingo, 22 de mayo de 2011

Ipuina

"ITSASOA ETXE BARRUAN"



"Itsasoa etxe barruan" izeneko ipuin hau Harkaitz Canok idatzia da, oso polita da.

Munduko jolasak

Hemen, mundu osoko jolasei buruzko jokuak ikus ditzakezue.  Munduko bost kontinenteetako jolas ezberdin asko erakusten eta azaltzen dira. Hauek dira adibide batzuk:

Amerika
Izena: indioa
Materiala: partehartzileak
Garapena: Eskonditera bezala jolasten da baina 3 desberdintasun daude; “indioa" deituriko parte-hartzailea ezingo da bere lekutik mugitu. Puntu horretatik gainontzeko parte-hartzaileak aurkitu beharko ditu. "Indioak" 20 segunduko tartea emango die eskutatuko diren lagunei. Indioak lagun 1 aurkitzen duenean, lagun guztiak bere tokitik irtengo dira eta oraingoan "indioak" 19 segundu emango die parte-hartzaileei eskutatzeko. Jokuak horrela jarraitzen du denak aurkitu arte.

Afrika
Izena: lurra eta itsasoa
Materiala: palo edo tiza bana eta partehartzileak
Garapena: Parte-hartzaileak lerro bat egingo dute, ondoren bakoitzak palo batekin marra 1 egin behar du lurrean, bere aurrean. Horrekin marraren alde batean lurra dagoela ulertzen da eta beste aldean itsasoa. Monitoreak “lurra!” edo “itsasoa!” esango du eta parte-hartzileek saltoka marraren alde batetik bestera salto egin beharko du. 3 aldiz txarto salto egiten duenak kanporatua izaten da.

Europa
Izena: fingerhakeln
Materiala: partehartzileak
Garapena: Joku hau, pultsoaren jokoa bezalakoa da. Desberdintasun bakarra, eskuarekin izan beharrean, behatz txikiarekin helduta jolasten dela da.

Asia
Izena: tunela
Materiala: partehartzileak
Garapena:Talde 2 egin behar dira, 4 jokalari gutxienez talde bakoitzean. Bi lerro marraztu behar dira lurrean, lerro bat irteera izango da eta bestea helmuga. (Talde bakoitzak bere hasiera eta amaierako lerroa izan behar ditu). Lerro bi egin , talde bakoitzeko bat,eta parte-hartzaileek hankak zabalik jarri behar dituzte.  Jolasari hasiera ematen diogunean, lerroaren atzeko aldean dagoen parte-hartzaileak bere taldekoen hanka azpitik pasatuko da eta lerroaren hasieran jarri beharko da ahal bezain azkar.Horrela lerroa apurka-apurka aurreratzen joango da helmugara iritzi arte.

Ozeania
Izena: Jarraitu amari
Materiala: leku zabal bat ( zelai bat adibidez)
Garapena: Hiru parte-hartzaile baino gehiago behar ditugu, eta hauen artean bat "ama” izango da. Parte-hartzaile guztiek lerro bat egingo dute eta “ama” lerro aurrean kokatuko da. Gainontzeko parte-hartzaileek “amak” egiten dituen gauza guztiak imitatu beharko dute.  "Amaz” aldatzen joango dira, denok parte-hartu eta paper desberdinetan haien burua kokatu ahal izateko.

web orrialdea:

martes, 17 de mayo de 2011

Antzerkigintza kurutziaga ikastolan

Kurutziaga Ikastolako antzerki taldeak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, ikasturte honetan " Txakur txikirik ez" antzezlana prestatu dute. Maiatzaren 20an San Agustin kulturgunean eskeiniko dute irailetik prestatzen ibili diren lan hau. Horrez gain, 25 urte hauei buruzko erakusketa eta bideoa ere izango dira erakusgai.

Tailerrean parte hartzeko eskaria handia zenez, eskeintza zabaltzea pentsatu dute. Antzerkigintza tailerra, DBHko 2º mailako ikasleei zuzendutakoa izaten da. Urteko 40 bat ikaslek parte hartzen dute eta aurten 44 ikasle egon dira.


viernes, 13 de mayo de 2011

Zein ondo jolasean !




Hemen bideo bat jarri dut. Haurrak jolasten, zein ondo pasatzen duten ikusteko...polita ezta?

Jolasaren garrantzia garapenean

Jolastea funtsezkoa da, garrantzia handiko jarduera bat da garapen egoki baterako. Haurren garapenean koordinazioa eta bestelako gaitasunak  praktikan  jartzen dira.


 Jolasteak eskaintzen dituen onurak honako hauek dira :

-  Gorputzeko mugimenduen koordinazioa erraztu egiten da.
-  Asebetetzen edo gogobetetzen duen jarduera bat da.
-  Sentsazio berriak aurkitzen dira.
-  Irudimena eta sormena garatzen dira.
-  Ikusmenaren eta motrizitatearen arteko koordinazioa errazten da.
-  Musikaren bidez erritmoa barneratzea ahalbidetzen da: auto-kontrola garatzen da.
-  Komunikatzeko beharra eta hizkuntzaren garapena sustatzen da.
-  Norberaren eta testuinguruaren ezagutza errazten da.
-  Besteekin harremanetan jartzeko moduak ikasten dira.
- Gurasoekin lotura afektiboa (atxikimendua) hobetzen da.

Jolasa kanpoko mundua arakatzeko eta ezagutzeko bidea da; eta haurraren munduan gertatzen dena azalarazteko modua ere bada: sentimenduak, ideiak, nahiak, beldurrak, haien adimenaren eta irudimenaren garapena. Jolas jarduerek haurren garapen psikomotorean, adimenezkoan eta alderdi afektibo eta sozialean dute eragina.

Informazioa artikulu honetatik aterata dago, beraz, gehiago irakurri nahi izanez gero, hau da helbidea:

domingo, 8 de mayo de 2011

ONDAREA DURANGOALDEAN.

Oso pozik hartu dugu berria Durangoaldean! “ Altxor” bat aurkitu dute Askondo haitzuloan, Mañariko Urkioleta auzoan. Paleolitiko garaiko grabatuak aurkitu dituzte!!
Historiaurreko arte-aztarnategi hau Santimamiñeko kobetakoa baino lehenagokoa da, 28.000-18.000 urteetakoa dela diote adituek. Askotariko irudi grafikoak ageri dira: zaldiak, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak, eta abar. Pintura gorriz eginak dira guztiak.
Ikastolak ere berria jaso du. Helbide honetan gehiago irakurri dezakezue.


http://www.kurutziagaikastola.net/web/default.php

Berri honek izandako inpaktua kontuan hartuta, eskolan, haitzuloetan aurkitu izan diren irudiak noizbait ikusi  dituzten galdetuko diegu haurrei. Honekin batera, jolas dibertigarri bat proposatuko diegu "altxor" hau baloratu dezaten; (1º - 2º zikloan egiteko) jolasa; garai haietan nola bizi ziren imaginatzea da. Ondoren material desberdinekin mural bat egingo dugu Mañariako Askondo auzoa erreferentzia izanda.

jueves, 5 de mayo de 2011

IBILALDIA 2011

Kurutziaga ikastola Euskara eta euskal kulturarekin erabat konprometitua dagoen ikastola da, eta horregatik 2011ko ibilaldian denok parte hartu dezagun animatzen gaitu. Zuir ondo pasako dugula!! Jolasak, musika, natura, eta euskal giroan murgiltzeko aukera paregabea izango da!
Hona hemen aurtengo abestiaren bideoklipa.

miércoles, 4 de mayo de 2011

Natura

Kurutziaga ikastolan, teknologia berriekin inplikatzen hasi dira. Eusko Jaurlaritzak ikasle bakoitzari portatil txiki bat erabiltzeko aukera eskaintzen dionetik are gehiago. Programa honen izena “ ikasys proiektua” da ; ikasleari eguneroko bizitzan (eta gelan) sortzen zaizkion problemak ulertzeko, beharrei egokitutako tresna sendoak ematea du helburu nagusia proiektu honek. Praktiketan, honen funtzionamendua ikusteko aukera izan dut eta esan beharra dago, ikasleak gehiago konzentratzen direla bakarkako lanetan portatilarekin ariketak egiten dituztenean.
Lehen hezkuntzako 2. zikloan ingurunea, natura landuko dute. Aldez aurretik teoria aztertu beharra dago gelan eta ondoren portatilak erabiltzeko aukera dugunez, interneten agertzen den ondorengo helbidean sartuko gara ikasitakoa bereganatu ote duten jakiteko. Era jostagarri batean gainera!! Anima zaitez eta frogatu!!

jueves, 28 de abril de 2011

Haur jolasak

Gaur egun, umeek gero eta gehiago jolasten dute teknologia berriekin ( bideojokoak, Play-Station, Nintendo edo Game-Boy etab..). Horrek gero eta pasiboagoak bihurtzen dituzte eta lehenagoko jolasetan trasmititzen ziren baloreak alde batera usten ari dira. Hori dela eta hemen aurkezten dizuet Juan Garmendia Larrañagaren liburu interesgarria. Hemen umeek jolasten zituzten hainbat jolas aurkituko dituzue. Besteak beste; arrapaketan, bizkar jausia, kukuka, itxuan, sokan, sokasaltoan, etab.
http://hedatuz.euskomedia.org/4118/1/21001075.pdf

Beste liburu hau ere oso interesgarria da.
Alfredo Lopez de Sosoagak euskeraz eginiko betiko jolasen lehen bilduma argitaratu du.













http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1142263207

martes, 19 de abril de 2011

Juul kanpaina

Durangoko Kurutziaga Ikastolan, irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen programaren barruan, Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainagaz bat egin dute. 
Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburuak bozketan aukeratzea da ekimenaren ardatza: gogokoen dituzten liburuak eta dituzten ilustratzaileak hautatu dituzte Kurutziaga ikastolan ere. Informazio gehiago helbide honetan. http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_Info.asp
Hona hemen aurtengo argazkiak