domingo, 22 de mayo de 2011

Munduko jolasak

Hemen, mundu osoko jolasei buruzko jokuak ikus ditzakezue.  Munduko bost kontinenteetako jolas ezberdin asko erakusten eta azaltzen dira. Hauek dira adibide batzuk:

Amerika
Izena: indioa
Materiala: partehartzileak
Garapena: Eskonditera bezala jolasten da baina 3 desberdintasun daude; “indioa" deituriko parte-hartzailea ezingo da bere lekutik mugitu. Puntu horretatik gainontzeko parte-hartzaileak aurkitu beharko ditu. "Indioak" 20 segunduko tartea emango die eskutatuko diren lagunei. Indioak lagun 1 aurkitzen duenean, lagun guztiak bere tokitik irtengo dira eta oraingoan "indioak" 19 segundu emango die parte-hartzaileei eskutatzeko. Jokuak horrela jarraitzen du denak aurkitu arte.

Afrika
Izena: lurra eta itsasoa
Materiala: palo edo tiza bana eta partehartzileak
Garapena: Parte-hartzaileak lerro bat egingo dute, ondoren bakoitzak palo batekin marra 1 egin behar du lurrean, bere aurrean. Horrekin marraren alde batean lurra dagoela ulertzen da eta beste aldean itsasoa. Monitoreak “lurra!” edo “itsasoa!” esango du eta parte-hartzileek saltoka marraren alde batetik bestera salto egin beharko du. 3 aldiz txarto salto egiten duenak kanporatua izaten da.

Europa
Izena: fingerhakeln
Materiala: partehartzileak
Garapena: Joku hau, pultsoaren jokoa bezalakoa da. Desberdintasun bakarra, eskuarekin izan beharrean, behatz txikiarekin helduta jolasten dela da.

Asia
Izena: tunela
Materiala: partehartzileak
Garapena:Talde 2 egin behar dira, 4 jokalari gutxienez talde bakoitzean. Bi lerro marraztu behar dira lurrean, lerro bat irteera izango da eta bestea helmuga. (Talde bakoitzak bere hasiera eta amaierako lerroa izan behar ditu). Lerro bi egin , talde bakoitzeko bat,eta parte-hartzaileek hankak zabalik jarri behar dituzte.  Jolasari hasiera ematen diogunean, lerroaren atzeko aldean dagoen parte-hartzaileak bere taldekoen hanka azpitik pasatuko da eta lerroaren hasieran jarri beharko da ahal bezain azkar.Horrela lerroa apurka-apurka aurreratzen joango da helmugara iritzi arte.

Ozeania
Izena: Jarraitu amari
Materiala: leku zabal bat ( zelai bat adibidez)
Garapena: Hiru parte-hartzaile baino gehiago behar ditugu, eta hauen artean bat "ama” izango da. Parte-hartzaile guztiek lerro bat egingo dute eta “ama” lerro aurrean kokatuko da. Gainontzeko parte-hartzaileek “amak” egiten dituen gauza guztiak imitatu beharko dute.  "Amaz” aldatzen joango dira, denok parte-hartu eta paper desberdinetan haien burua kokatu ahal izateko.

web orrialdea:

No hay comentarios:

Publicar un comentario